Elkarrizketa: “Agintariak hartzen ari diren neurriek ez dute balio paperik gabeentzat”

ELKARRIZKETA SOS ARRAZAKERIAKO ALBA GARCÍARI

Koronabirusaren krisiak bereziki eragiten al die migratzaileei?

Bai. Ekonomikoki, askok beltzean egiten dute lan, paperik ez dutelako eta beste, eta beraz, agintariak hartzen ari diren neurriek (autonomoentzat, langabeziara doazenentzat…) ez dute eurentzat balio. Azpimarratu behar da beltzean ari direla ez beraiek nahi dutelako, legeak horretara behartzen dituelako baizik. Hiru urtez ilegal eta klandestinitatean aritu behar dute bai ala bai, eta hiru urte horiek pasata hasi daitezke errotuta daudela frogatzen. Pandemia egoera honetan, inongo babes ekonomikorik gabe geratu dira asko eta asko, manteroak esaterako. Adinekoen zaintzan ere emakume migratzaile ugari aritzen da; pandemiarik gabeko egoera batean kontratua duten zaintzaileek ez dute langabeziarako aukerarik (prekarietatea horraino iristen da) eta krisi honetan politikariei eskatzen ari zaizkie lanik gabe geratzen direnentzat laguntzaren bat, baina beste asko eta asko kontraturik gabe ari dira. Horiek ezer gabe geratuko dira! [Elkarrizketa osoa irakurtzeko click hemen]

Publicado por