Iritizia: mundu desberdin, injustu eta arrazista baten eraldaketa probokatuz

Cristina Guerrero Olaya

Probokazio hitzak, bere zentzurik onenean, erreakzioa dakar, auzitan jartzea, gogoeta egitea; baina, batik bat, eraldaketa. Eta, hala, gero eta desberdinago eta injustuago ageri den mundu honetan, probokaziorako deia eta gonbita egin besterik ez dago.

Aipa dezagun, lehenik, erreakzioa: mundu globalizatu honek mugak ezabatzera gonbidatzen baititu batzuk, eta mugak militarizatzera beste batzuk; herritar globalaren estatusa edukitzera gonbidatzen baititu batzuk, baina zibilizatu gabeko nomada izatera beste batzuk. Bi talde bereizten dira mundu berri horretan: pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak. Historiaren lapsus horretan, hala liberalak nola progresistak, hala ezkerra nola eskuina, konplize bihurtu dira sekula herritar izan ezin izan diren pertsonak kriminalizatze horretan. Ez dugu errefuxiatuen krisi bat aurrean, baizik krisi bihurturiko pertsona batzuk ditugu aurrez aurre…. [artikulu osoa hemen]

Published by

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.