Elkarrizketa: “Lanbidek ez du begiratzen etorkinen curriculuma”

ELKARRIZKETA SOS ARRAZAKERIAKO CRISTINA GUERRERORI

Ezingo duzue zuen mezua kalera atera, baina salaketa hor dago: ohartarazi duzue atzerritarrak ez direla gaizkileak.

Aurtengo leloak, Ez gara kriminalak, eskubide berdintasunaren alde, estatuaren mekanismoetan gertatzen ari den jarrera arrazisten instrumentalizazioari egiten dio aipamena. Pertsona arrazializatuen eta etorkinen inguruan izaten diren jarrerek, estatuaren eta gizartearen jarrerek, oinarririk gabeko beldur bati erantzuten diote; aurreiritzietan, gezurretan edo diskurtso arrazisten normalizazioan oinarrituta daude. Pertsona arrazializatuak eta etorkinak mesfidantzaz hartzen dira hasieratik. Kriminalizatu egiten dira, eurek esandako guztiarekiko mesfidantza erakutsiz, haiek bizi diren lekuetan gehiegizko segurtasun neurriak hartuz eta aurreiritzietan oinarritutako mespretxu jarrerak erakutsiz. Beldurra, bat-batean, mespretxu bihurtzen da, eta atzerritar eta arrazializatuak gaizkile gisa tratatzen dira, ezer egin aurretik. [Elkarrizketa osoa irakurtzeko click hemen]

Published by