MANIFIESTO 21-03-2020 – ADIERAZPENA 2020-03-21

¡Hoy estamos aquí para decirles a los poderes políticos y a las Instituciones que llenar el barrio de policía no nos va a callar!

¡Que las paradas racistas y los abusos policiales que sufrimos a diario las gitanas, las negras, magrebís, chinas o rumanas, no nos van a callar!

Tampoco nos vais a callar con las devoluciones en caliente que acaba de avalar el mal llamado “Tribunal Europeo de Derechos Humanos.

No nos vais a callar con las deportaciones ni llevándonos a los CIE.

No nos vais a callar porque tenemos derechos y no se están cumpliendo.

Venimos a señalar el racismo institucional, ese que negáis, y está en cada poro de este sistema. Está en la ley de extranjería, que nos condena a la clandestinidad, a la manta, a los
trabajos precarios y sin derechos como internas o jornaleras.

El racismo institucional está en las administraciones públicas que no empadronan y requieren antigüedad de padrón para derechos básicos como la vivienda o la salud.

El racismo está en la segregación escolar, está en la orientación laboral en las oficinas de Lanbide orientándonos siempre hacia los mismos tipos de trabajo, está en los bancos que se niegan a abrirnos cuentas bancarias.

Basta ya de negar el racismo y la xenofobia, monstruos que nos oprimen, nos maltratan y nos matan.

Exigimos que dejéis de excluirnos de esta sociedad de la que también somos parte. Basta ya de mirarnos siempre por encima del hombro como si fuéramos criminales y de
perseguirnos en los comercios.

Basta ya de acusarnos de “incívicas”, “delincuentes” y “violentas”, y de decir que nos quejamos mucho cuando lo que estamos haciendo es exigir unos derechos que son nuestros.

Queremos que oigáis bien que decimos BASTA YA a las muertes en Mediterráneo, respetad nuestro derecho a la libertad de movimiento y al asilo.

Alzamos la voz por las que migran por las guerras, por pertenecer al colectivo LGTBIQ y son perseguidas en sus tierras, por todas las muertes en el mar, en los CIEs y por todas y cada una de las deportaciones. Alzamos la voz por los chicos y chicas en los centros de menores y por los ataques y el abandono al que son sometidos por parte de los responsables políticos, que miran hacia otro lado mientras se criminaliza y a ataca a niños y niñas que es su deber proteger.

¡No nos vamos a callar! ¡No somos criminales! Exigimos igualdad derechos ¡NO a la ley de Extranjería!

Botere politikoei eta herri erakundeei gure auzoak poliziaz leporaino bete arren, isilaraziko ez gaituztela esateko bildu gara gaur hemen!

Poliziak arrazakeriarengatik kalean geldiarazten gaitu eta gehiegikeriak egiten dizkigu ijitoak, larruazal beltzezkoak, magrebtarrak, txinatarrak edo errumaniarrak izategatik, baina ez gaituzte isilaraziko!

Duela gutxi, etorkinak baimen barik herrialdera sartu ahala kanporatzeko aginduak emateko aukera babestu egin dute “Giza Eskubideen Europako Auzitegitik”, bere jarduna daukan izendapenarekin bat ez datorren erakunde horretatik, baina horren aurrean ere ez gara isilduko.

CIE deituriko etorkinentzako kartzeletan egindako behin-behineko espetxealdien eta deportazioen aurrean ere ez gaituzue isilaraziko.

Ez gaituzue isilaraziko badauzkagulako gure eskubideak, gaur egun bermatuta egon ez arren.

Herri erakundeen arrazakeria salatu nahi dugu, beraiek jokamolde hori izatea ukatzen duten arren, sistema honen baitan dagoelako. Arrazakeria hori atzerritartasunari buruzko legerian daukagu txertatuta eta, haren bidez, klandestinitatean bizitzera zigortzen gaituzte, kaleko salmentatik ogibidea irabaziz eta eskubiderik gabeko lan prekarioetan ibiliz, esate baterako, etxeko langileen edo nekazaritzako beharginen jarduera.

Herri erakundeen arrazakeria hainbat administrazio publikotan dago, etorkinak ez erroldatzeaz gain, etxebizitza edo osasuna bezalako oinarrizko eskubideak gauzatu ahal izateko erroldaren antzinatasuna eskatzen dutelako.

Arrazakeria hori ikastetxeetako segregazio edo bereizkerian topatzen dugu, ikasleak jatorriaren arabera banatuta daudelako. Lanbideko bulegoetan, beti lanpostu mota berdinetara bideratzen gaituztelako. Bankuetan ere, kontuak irekitzeko arazoak jartzen dizkigutelako.

Nahikoa da arrazakeriaren eta xenofobiaren ukazioarekin, izan ere, mamu handi horien erruz, zapalduta bizi gara, tratu txarrak ematen dizkigute eta hil egiten gaituzte. Gogaituta gauzkate gure gorputzetara zuzendutako begirada arrazistekin.

Geuk ere osatzen dugun gizarte honetatik behingoz baztertzeari uztea eskatzen dugu. Nahikoa da beti sorbaldaren gainetik guri begiratzen ibiltzearekin, kriminalak izango baginan bezala, eta nahikoa da saltegietan ere gure atzean ibiltzearekin.

Nahikoa da “indarkeriari lotutako” jokamolde “bidegabea” daukagula eta “delinkuenteak” garela guri leporatzearekin eta lar kexaka gabiltzala esatearekin, izan ere, geureak diren eskubideak eskatzen ari gara, ez besterik.

Mediterraneoko heriotzekin GOGAITUTA GAUDELA aldarrikatzen dugu eta hori ondo entzun dezazuela nahi dugu. Mesedez, errespetatu ezazue askatasunez migratzeko eta asiloa hartzeko daukagun eskubidea.

Gure ahotsa ihesean datozkigunen alde ozenki entzutea gura dugu: gerrengatik migratzen dutenak, LGTBIQ delako kolektiboaren kideak izateagatik jazarpena jasaten dutenak eta itsasoan edo CIE deituriko etorkinentzako espetxe berezietan nahiz deportazioetan hiltzen direnak. Adingabekoentzako zentroetako neska-mutilen alde ere gure ahotsa altxatu nahi dugu, jasaten dituzten erasoengatik eta arduradun politikoen aldetik sufritzen duten utzikeriarengatik, haiek babestu ordez, kriminalizatuta bizi diren ume horiei ez dietelako inolako arretarik eskaintzen.

Ez gara isilduko! Gu kriminalak ez gara-eta! Eskubide berak eskatzen ditugu. Atzerritartasunari buruzko legeari EZ!

SOS Racismo Bizkaia – Bizkaiko SOS Arrazakeria

Published by