Aktibistak oso baliotsuak dira erakundearentzat. Horien ekarpenik gabe oso zaila izango litzateke arrazakeriaren aurkako mugimenduari eustea, garai hauetan oso beharrezkoa baita.

Gure erakundearen egitura horizontala denez, erabakiak adostasunean eta era asanblearioan hartzen ditugu. Uneoro gure babesa izango duzu.

  • un Talde eraikitzaileaprintzipioak partekatzen dituena, behar duzuenarako bihotza emango dizuena,
  • botereari, identitateari eta pribilegioei buruzko eztabaida aberasgarriak. Beti arrazakeriaren aurkako espektrotik, antikolonialismotik eta feminismotik.

Era berean, Aktibista kide izateak gizarte mugimenduetan, giza eskubideetan feminismo dekolonialean eta postkolonialismoaren inguruko gaietan trebatzeko aukera izango duzu.Baita, ikerketa eta idazkera trebatu, komunikabideen eta komunikazioaren inguruan jardun, eduki multimediak garatu eta beste hainbat gauza egin ahal izango dituzu.

Jarduera hauetan parte hartu dezakezu:

  • Arrazakeria ikustaraztea protestak, kontzentrazioak eta manifestazioak antolatuz.
  • Salatu. Iritzi publikoaren aurrean eraso arrazistak salatzea, komunikabideetan edota sare sozialen bidez.
  • Proposamenak. Arrazakeriaren aurkako sentsibilizazio proposamenak egitea (banaka edo taldeka).
  • Parte hartu. Lan batzordeetan laguntzea edo parte hartzea.
  • Ikerketa lana. Txostenak egin.
  • Idatzi. Hedabideetarako ikerketa artikuluak idaztea eta editatzea.
  • Tailerrak diseinatzea jarrera arrazistak identifikatzen laguntzeko eta kudeatzeko.
  • Ekitaldiak kudeatzea, multimedia edukiak ekoiztea eta sare sozialetan zabaltzea.
  • Proiektuak identifikatzen, diseinatzen eta planifikatzen laguntzea.
  • Prentsa arakatzea .
  • Itzulpenak. Adierazpenak, tailerrak, hitzaldiak edota sareetako dokumentuak itzultzea.

Edozein pertsona, inolako diskriminaziorik egin gabe jaiotza, etnia, sexua, erlijioa edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik inolako diskriminaziorik egin gabe, asanblada, lan talde edota batzordeetan parte hartzeko ongi etorria da. Lankidetza proposamenak (materialak ematea, zerbitzu motaren bat borondatez ematea, etab.) ongi etorriak dira beti..

Hitz egin dezagun 👋. Bizkaiko SOS Arrazakerian aktibista izan nahi baduzu, proiekturen baten parte hartu nahi baduzu edo ideia bat gauzatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, idatzi helbide elektronikora edo gure sare sozialetara eta etorri gure asanbladetara. contactarnos a nuestro e-mail edo redes sociales y sumarte a nuestras asambleas.