Bizkaiko SOS Arrazakeria egitura asanblearioa, independentea eta plurietnikoa den gizarte-mugimendu gara..
- Asanblearioa. Arrazakeriaren kontrako borroka mugimendu kolektibo bezala ulertzen dugu, non guztiok norabide berean aurrera egin behar dugun: aniztasuna, antikolonialismoa eta berdintasunaren alde..
- Adostasunez erabakitzea. Inor atzean utzi gabe, asanbladako parte garen pertsona bakoitzaren iritzia eta esperientzia hartzen dugu kontuan, pertsona gisa aberastu eta batera aurrera eginez.
- Edozein pertsonaongietorria izango da bilera, lantalde eta batzordeetan parte hartzera, jaiotza, etnia, sexu, erlijio, azal kolore edo beste edozein egoera edo izate pertsonal edo sozialengatik bereizketarik egin gabe.
- Bizkaiko SOS Arrazakerian aktibista izan nahi baduzu etor zaitez asanbladetara, Deitu! edo klikatu hemen informazio gehiago nahi baduzu..
LAN TALDE ETA BATZORDEAK
Asanbladako lantaldeak eta batzordeak kideek dakartzaten proposamenak antolatzen eta bideratzen ahalegintzen dita:

KOMUNIKAZIO BATZORDEA
Komunikazioa oinarrizko tresnatzat jotzen dugu, arrazakeriaren dimentsio estrukturala eta instituzionalaren inguruan gizartea kontzientzia hartzeko ezinbestekoa baita. Batzorde honen bidez, halaber, salaketa, adierazpen, artikulu eta bestelako ekintzen edukia eta informazioaren argitalpenak koordinatzen dira hainbat saretan: Facebook, Instagram, Twitter, Youtube, …

BATZORDE FEMINISTA
Batzorde feminista Bizkaiko SOS Arrazakeriko asanbladako parte diren emakumeek* osatzen dute. Batzorde honetako kideek feminismoa arrazakeriaren kontrako borrokarekin lotzen dute, eta, beste kolektibo batzuek egiten duten bezala, ikuspegi intersekzionala txertatzen dute. Ikuspegi intersekzionalak generoa, etnia, klase soziala, orientazio sexuala, dibertsitate funtzionala eta abar hartzen ditu kontuan, gizarteak eraiki dituen kategoriak baitira eta bateratzen diren zapalkuntza sistemak sortu daitezkeelako.

SALAKETA BATZORDEA
Batzorde honek gure bulegora iristen diren arrazakeria salaketak aztertzen ditu eta salaketa prozesuan laguntzen du. Kasu bakoitzeren konplexutasunari eutsiz eta uneoro biktimen nahien arabera, batzorde honek eraso arrazistek eragindako mina nolabait leuntzeko edo konpontzen laguntzeko moduak (publikoa, judiziala, mediatikoa…) bilatzen saiatzen da.

LAN TALDEAK
Sarritan, gai espezifiko eta anitzetan hainbat zeregin sortzen dira eta horiek garatzeko asanbladako ekintzaileak modu autonomoan antolatzen dira. Adibidez, ekitaldi eta ekintza publikoen antolaketa, sentsibilizazio proiektuak, txostenak, finantziazio iturriak, materialen sorkuntza, etab.
Elkarlanerako beste proposamenik baduzu (materialak eman, zerbitzu motaren bat eskaini, ideiaen bat gauzatu, etab.) ongi etorria zara.
Beste aukera bat Bizkaiko SOS Arrazakeria ekonomikoki laguntzea da, kide bihurtuz edo ekarpen puntual baten bidez. Interesa baduzu, bidali iezaguzu zure helbide elektronikoa eta egiten ditugun jardueren berri emango dizugu, ahal dozunean edo nahi duzun moduan elkarlanean aritzeko.