Bizkaiko SOS Arrazakerian, mugimendu soziala eta irabazi asmorik gabeko elkartea izanik, gardentasunaren aldeko apustua egiten dugu gure baliabideen kudeaketan. Horregatik, gure urteko jardueren erakundearen urteko memoria eta urteko balantze ekonomikoa zuekin partekatzeko konpromisoa hartzen dugu.

GIZA BALIABIDEAK

Elkarteak egiten dituen jarduera guztiak ekintzaileen parte hartze bolondresean oinarritzen da. Asanbladako partaideen konpromisoa, inplikazioa eta lanak egiten du posible ideia berrien sorkuntza eta horien garapena. Aldi berean, zeregin zehatzetan parte hartzen duten pertsonen sarea dugu, espazio eta leku gehiagotara heltzeko ahalbidetzen gaituena. 2020an,gure militantzia sarea ,33 emakumez eta ,67 gizonez osatuta dago..

Gaur egun lanaldi osoan kontratatutako pertsona bakarra dago. Honek, proiektuak garatu, bulegoan arreta eskeini, jarduerak koordinatu, komunikabidetan arreta jarri, baliabideak kudeatu eta immigrazio legediari buruzko informazio eta aholkularitza lanak egiten ditu.

EGOITZA

Gure bulegoa Iralabarri auzoan dago, Zabalburu plazatik oso gertu, Bilbon. Bertan asanbladak eta bilerak egiten ditugu, Informazio eta Salaketa zerberbitzuak eskeintzen dugu eta baita Mediateka zerbitzua ere.

DIRU SARRERAK 

Elkartearen finantziazio iturri nagusia 150 bazkideengandik dator, haien aukera ekonomikoaren arabera borondatezko ekarpen ekonomikoak egiten dituzte urtero. Zentzu horretan, arrazakeriaren aurkako ekintzan konprometituta dauden bazkide berrien kopuru handiena lortzea da.

Gainera, dohaintza puntualak jasotzen ditugu eta materialen (kamisetak, pinak, pegatinak, etab.) salmentatik jasotzen dugun dirua (gutxi) ere badugu.

Diru sarreren balantzea urteko gastuei dagokionez.

Bestalde, egin eta garatzen ditugun proiektu, kanpaina edo ekintza zehatzen zati bat erakunde publikoen diru-laguntzen bitartez finantziatzen ditugu. Diru horren osotasuna proiektuak garatzeko erabiltzen da. Horrela, 2019an erakunde publikoengandik bi diru-laguntza jaso ditugu proiektu hauek garatzeko:

  • Bizkaiko Foru Aldundia, Enplegua Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila: “Arrazakeriaren aurkako ikuspegia sentsibilizazio eta integrazio tresnak garatzeko”. Kopurua: 18.000€
  • Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkaritza: “Diskriminazio eta bazterkeria egoeran dauden biktima etorkinei eta gutxiengo etnikoei arreta”. Kopurua: 4.852€