Guri buruz? 

Eskubideen berdintasunaren aldeko gizarte-mugimendua gara, egitura asanblearioa, independentea eta etnia anitzetako pertsonez osatuta. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka aktiboki aritzeko prest dauden pertsonek gure artean lekua izango dute.

<span data-metadata=""><span data-buffer="">Zer da arrazakeria?

«>Azalaren koloreagatik, jatorriagatik edo minoria etnikoko kide izateagatik egiten den diskriminazio edo segregazio indibiduala, kolektiboa edota instituzionala da. Egun mantentzen diren egitura kolonialak direla eta, arrazakeria ez da soilik harremanetan, kalean, somatzen; arrazakeria hezkuntzan, lan esparruetan eta maila instituzionalean nabarmentzen da. Hori dela eta, arrazakeria gizabanakoaren duintasunaren aurkako eraso gisa ulertzen dugu. Berdinatunaren aldeko gizarte bidezkoagoa nahi badugu, arrazakeria den gaitz sozial honengandik prebenitu eta desagerrarazi behar dugu.

<span data-metadata=""><span data-buffer="">Zeintzuk dira gure helburuak?

  • Gure gizartean dirauen arrazakeriaren, xenofobiaren eta kolonialismoaren aurka borrokatzea.
  • Zurikeria, estereotipoak, aurreiritziak eta estigmak haustea, jarrera arrazistak eta xenofoboak sostengatzen baitituzte.
  • Eskubide eta aukera berdintasuna defendatzea.

<span data-buffer="">¿Qué hacemos para ello?<span data-metadata="">

Kaleko ekitaldiak, jardunaldiak, hitzaldiak, tailerrak eta komunikabideetan egiten ditugu. Era berean, Mediatéca bat dugu, antirrazismoan, kulturartekotasunean, aniztasunean eta giza eskubideetan espezializatutako materialekin, gai horietan lan egin nahi duenak maileguan har ditzakeenak.

: Gure Informazio eta Salaketa bulegoan doan eskeintzen diegu informazio eta aholkularitza jarrera edo ekintza arrazista edo xenofoboen biktima edo lekuko izan diren pertsonei.