
ZER DA BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIA?
Eskubideen berdintasunaren aldeko gizarte-mugimendua gara, egitura asanblearioa, independentea eta etnia anitzetako pertsonez osatuta. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka aktiboki aritzeko prest dauden pertsonek gure artean lekua izango dute.

Zer da arrazakeria?
Azalaren koloreagatik, jatorriagatik edo minoria etnikoko kide izateagatik egiten den diskriminazio edo segregazio indibiduala, kolektiboa edota instituzionala da. Egun mantentzen diren egitura kolonialak direla eta, arrazakeria ez da soilik harremanetan, kalean, somatzen; arrazakeria hezkuntzan, lan esparruetan eta maila instituzionalean nabarmentzen da. Hori dela eta, arrazakeria gizabanakoaren duintasunaren aurkako eraso gisa ulertzen dugu. Berdinatunaren aldeko gizarte bidezkoagoa nahi badugu, arrazakeria den gaitz sozial honengandik prebenitu eta desagerrarazi behar dugu.
Zeintzuk dira gure helburuak?
- Gure gizartean dirauen arrazakeriaren, xenofobiaren eta kolonialismoaren aurka borrokatzea.
- Zurikeria, estereotipoak, aurreiritziak eta estigmak haustea, jarrera arrazistak eta xenofoboak sostengatzen baitituzte.
- Eskubide eta aukera berdintasuna defendatzea.
Zer egiten dugu hori lortzeko?
Eragin edo aldarrikapen politikoa: Kaleko ekitaldiak, jardunaldiak, hitzaldiak, tailerrak eta komunikabideetan esku hartzeak egiten ditugu. Mediateka bat ere badugu, bertan arrazakeriaren aurkako material espezializatuak ditugu, baita kulturartekotasunaren, aniztasunaren eta Giza Eskubideen inguruko materialak ere. Gai hauetan sakondu nahi duen pertsona orok maileguan har ditzake.
Salatu: Gure Informazio eta Salaketa bulegoan doan eskeintzen diegu informazio eta aholkularitza jarrera edo ekintza arrazista edo xenofoboen biktima edo lekuko izan diren pertsonei.
BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIA LURRALDEKO BESTE ELKARTE ETA KOLEKTIBO BATZUEKIN BATERA JARDUTEN DU, GURE BORROKAK, EKINTZEK ETA DISKURTSOAK NAZIOAN ZEIN NAZIOARTEAN OIHARTZUNA IZAN DEZATEN.
ARRAZAKERIAREN KONTRAKO BORROKA GUZTIONA DELAKO